miƩrcoles, 27 de enero de 2010

Babilonia

Babilonia Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean, gaur egungo Iraken, kokatzen den estatua zen. Sumeria eta Akadeko eskualdeen bateratzearekin sortu zen. Inperioaren izena izen berdina zuen hiritik zetorkion, Babilonia. Babilonia hiriari buruzko lehen aipamena K. a. XXIII. mendekoa da.
K.a. 1700. urte inguruan, Babiloniako hiriko erregeak, Hammurabik, Mesopotamia eta iparralderago zeuden beste hiri batzuknkonkistatu zituen. Babiloniako inperioari hasiera eman zion konkista horrek. Babiloniarrek Mesopotamiako hirien kultura bereganatu zuten eta inguruko herrietan izugarrizko eragina izan zuten.
Batzuetan beste herri batzuen menpe egon bazen ere, Babilonia hiri garrantzitsua izan zen 1.500 urtez. K.a. 600. urte inguru a izan zen hiri hiri honen garairik oparoena. Garai horretakoak dira, hain zuzen, babiloniako lorategi jasoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario