viernes, 13 de noviembre de 2009

Bob Marley

Reggaeaz hitz egingo dugunez Handienaz hitz egingo dugu:

Bob Marley

Robert Nesta Marley, ezagunagoa Bob Marley izen laburtuaz, (1945eko otsailaren 6a - 1981eko maiatzaren 11an) jamaikar abeslari, gitarrista, konpositore eta aktibista jamaikarra izan zen.

Nime Milen (Rhoden Hall, Saint Ann) jaio zen, Jamaika iparraldeko herrixka batean, Karibe itsaso bazterrean. Cella Booker, 18 urteko jamaikar neskaren eta Norval Marley, 50 urteko britaniar armadako kanpitain txuri baten semea zen. Aita ez zen semeaz arduratu. 1950ko hamarkada bukaeran, Bob bere amarekin Kingston-era joan zen bizitzera. Nekazariak hiri honetara joan ohi ziren beren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Zoritxarrez, gehienentzat euren etorkizuna auzo txiroetan zegoen.

1966. urtean, Bob Marley Rita Anderson-ekin ezkondu zen eta Estatu Batuetara joan zen amarekin bizitzera, zein bere senar berriarekin bizi zen. Uhartera itzuli zenean, dagoeneko onartua zuen rastafari erlijioan gehiago sinesten hasi zen, 1966. urteko apirilaren 23an Haiele Selassie (Ras Tafari Makkonen) Etiopiako erregeak Jamaikara bidaia egin zuenean, gizon haren delako "jainkotasuna"-ren lekuko izan ondoren. Bere izpirituaren egoera berri hau kantu berrietan islatuko da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario